viernes, 31 de mayo de 2019

Jolastokiaren Dinamizazioa

Kaixo guztioi!

Ikasturte honetan eskolaren Plan Estrategikoa lantzen ibili gara eta, jostaldiei buruz hausnartu genuenean, aipatu genuen gurean ere futbolzentrismo arazo bat genuela oraindik. Futbolak jolastokiaren eremu handiena eta zentrala hartzea, joko lehiakor eta nahiko fisiko batekin, normalean neskak zokoratuta uzten dituena eta mutil asko jolas bakarrean aritzera bultzatzen dituena... Kudeatu beharreko kontua da.

Bagenuen mugatua futbolaren aukera (astearte eta asteazkenetan bakarrik ahal da) baina ohartu ginen beste egunetan ideiarik gabe geratzen zirela, baloiari begira halako melankolia batez, hurrengo egunean jolasteko zain bezala...

Irakasleok alternatibak proposatu nahi genituen, baina ez genuen jostaldiko denbora-espazio hori ere gidatu nahi... Beraz jolastokia birmoldatzea pentsatu genuen, beste gauza batzutan jokatzeko-jolasteko aukera izan zezaten.

Margotzen hasi ginen eta hauek daude prest:
- Xake taula handia
- Hiru lerroan jokoa
- Jantokirako salto-bidea
- Hanka baseball
- Frontoitxo bat (jantokiko sarreran txapa bat margotuta)
- Saskibaloiko areak margotu (saskiei altuera jaistea falta)
- Koloretako laberintoak

Horiek egin ditugu, baina ideia gehiago badaude! Eta gurasoen ideiak ere gustura jasoko genituzke. Guraso Batzordea hilean behin biltzen da, horren bidez komunikatzea litzateke onena (mila esker!!).



Jakina, badaude aukera gehiago jostaldian ondo pasatzeko: dantzak, armiarma jokoa, liburua irakurtzea, Corpusekin jostatzea... :-)

No hay comentarios:

Publicar un comentario