viernes, 22 de diciembre de 2017

jueves, 21 de diciembre de 2017

ANTZERKIA ARANTZAN

Lehenengo hiruhileko honetan gogor lan egin ondoren Arantzako eskolakoek beren lana aurkeztu ziguten, haur hezkuntzatik D.B.H. arte guztiek hartu zuten parte. Ongi, txukun eta detaile handiz prestatutako ikuskizuna. ZORIONAK ARANTZA!




miércoles, 13 de diciembre de 2017

IDAZLEAK

Lehengoan Juan Kruz Igerabide idazlea eta Lupe Lekuona ipuin kontalaria izan genituen bisitan. Arreta handiz entzun zituzten haien istorioak...




miércoles, 29 de noviembre de 2017

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Guk ere ez dugu onartuko!! 

"2014ko datuen arabera, Europan, sexu jazarpena jasan duten emakumeak %55 dira, hau da, 100 milioi emazte. Lanean hiru emakumetik batek jasan du. Bestalde, herrialdeak alderatuz, bikotekideak eraginda 15 eta 49 urte arteko emakumeen %71k jasan dute indarkeria fisiko edo sexuala herrialde batzuetan eta bazter batzuetan, berriz %15 da
Munduan, emakumeen %35ek jasan izan dute indarkeria fisiko edo sexualen bat bizitzan, hau da, 1.000 milioi emakumek. Bikotekideek sortutakoak kasuen %30 izan dira. Azkenik, Europan, umeen %12k jasan dituzte sexu abusuak eta indarkeria fisikoa haurren %27k jasan du." Wikipedia.

Isiltasun minutu bat. Nahikoa da. Beldurrik gabe.





BIRZIKLAPENA

Urtero bezala, Mankomunitatekoak birziklapenari buruzko tailer txiki bat eskeini digute sortzen ditugun hondakinak arduraz probestu eta berrerabiltzeko. 2 eta 3. ziklokoentzat zuzendutako lana izan zen. Hementxe dituzue ikasleak lanean...

Zain dezagun ingurunea!!



martes, 28 de noviembre de 2017

LESAKAKO FERIAK

Aurreko ostegunean Lesakara bidean abiatu ginen feriak zirela eta. Herri-kirolak, animaliak eta hainbat postu ikusi genituen besteak beste. Hortaz gain, ikasleak erosketak egiteko aukera ere izan zuten. Eguraldia aldeko izan genuen azkenean!




miércoles, 15 de noviembre de 2017

XORROXIN

Kazetari profesionalen gisa aritu ginen Xorroxin irratian. Eskola guztiak izan zuen bertan parte hartzeko 
aukera, hirugarren ziklokoen gidaritzapean egonik.


Etxetik entzun al izan zenuten arren, argazki hauen bitartez irratia barrutik erakutsi nahiko genizueke. Disfrutatu!





martes, 7 de noviembre de 2017

YOGA ETA MARGOKETA

Hezkuntza ez da soilik hizkuntza, ingurune eta matematikan oinarritzen. Ikasleen eboluzio integrala bilatzen da Igantziko Eskolan. Hortarako, beren bilakaerarako garrantzitsu izango diren hainbat aspektu ere garatu behar dira; hori da, hain zuzen, ekintza hauekin bilatzen dugun helburua. Posturen hobekuntza, erlajazio ariketak, espresioa, kontzentrazioa, motrizitatea, norberaren ezagutza eta beste hainbat aspekturen hobekuntza ezin dira atzean gelditu.

"Ikasketa orok dauka oinarri emozional bat" - Platon







lunes, 30 de octubre de 2017

AUZOLANA

Urtero legez, herria garbi mantentzeko auzolanean ibili gara. Adinen arabera taldetan banatuta Igantziko zoko ezberdinak txukundu ditugu. Ikasleek ingurunea zaintzen ikasten duten bitartean naturak eskerrak ematen ditu!





viernes, 20 de octubre de 2017

BIZIKLETEN EGUNA

Udazkenean ez ohiko den eguraldi eguzkitsu bat lagun izanda abiatu ginen Lehen Hezkuntzakook Berara. Poliki-poliki, adin ezberdinetako kideen erritmoak errespetatuz eta batak besteari lagunduz iritsi ginen hamaiketakoaren gosez. Bazkaldu ere bertan egin genuen bueltan pasako genuen beroari erreparatu gabe. A ze kalda!! 






Eta hau ez da dena! Haur Hezkuntzakoak etorkizunerako prestaketa lanetan ibili ziren beren neurriko zirkuito bat sortuta. Foruzaingo prestatuen gidaritzapean eskolako mugetatik kanpo esperoan duten araudia barneratu zuten.





martes, 10 de octubre de 2017

Ordutegia eta irakaslegoa

Kaixo familia!

Ondorengo sarreran ikasturteko egutegia jarriko dugu. Bertan aurkituko dituzue aurtengo lan eta jai egunak.

Horrez gain, irakasleen inguruko informazioa ere hemen aurkituko duzue, ziklo bakoitzeko tutorea nor den, alegia.



jueves, 5 de octubre de 2017

Zinemaldia!

Alfonbra gorririk ez dugu, baina aktore eta aktoresa famatuen antzera gu ere zinemaldira joan ginen irailaren 22an. Printze Txikia liburu ezagunean oinarritutako pelikula ikusi genuen aurtengoan.




miércoles, 4 de octubre de 2017

Bide Heziketako Tailerra

Irailaren 18an bide heziketako klaseak jaso zituzten eskolako ikasleek, klase teorikoak zirkuito praktiko batekin borobildu zituzten. Trebe ibili ziren bizikletekin!!





martes, 3 de octubre de 2017

2017-18 kurtsoan murgildu gara dagoeneko!


Ongi etorri bertze urte batez Igantziko eskolako blogera!! Gehienek dakizuen bezala, hemen izango duzue eskolan egiten diren ekintzen, lanen, irteeren eta bertze hainbat gauzen berri. Bidai hau guztiontzat aberasgarri eta polita izango delakoan... 

Agur bero bat.

jueves, 22 de junio de 2017

Azken ihardueren argazkiak "Taldeen ekintzak" atalean dituzue. Irteerak, Haurraren eguna etabar.

Mila esker bloga urte hauetan jarraitu duzuen guziei, momentu eta emozio asko elkar konpartitzeagatik. Baita ere eskerrak eman Igantziko ikas komunitateari (guraso, ikasle eta irakasleei) gure eskola egiten eta aurrera eramaten laguntzeagatik.

MUXU POTOLO bat denei!!


lunes, 3 de abril de 2017

KORRIKA TTIKI. IGANTZI 2017

Atzo korrika ttikia egin genuen Igantzin euskarari eman nahi diogun bultzada emateko. Aurten Bortzirietatik pasako ez denez korrika ttikiarekin konformatu gara. Haurrak gustora egin zuten korrika eta guraso aunitz ere hurbildu ziren nola korrika egiten genuen ikustera. Gauean, Igantziar batzuk ere Zubieta aldera hurbildu ziren eskolako eta herriko kilometroan parte hartzera. Giro ederra izan omen zen!!! 

Ttipi ttapa ttipi ttapa KORRIKA!!!!