miércoles, 20 de junio de 2018

Azken egunak!!

Egun on familiak!

Iritsi eta pasatu dira ikasleen azken egunak eta urtero bezala familiekin ateraldia egin genuen eta azken egunean futbol partida jokatu genuen.

Ateraldian Hondarribira joan ginen eta nahiz eta azken momentuko aldaketa batzuk egin behar izan genituen, eguna nahiko ongi atera zen eta haurrak primeran pasatu zuten.

Bertzetik, atzo, 6.mailakoei agurra egin genien eta ondoren irakasleak vs 3.zikloko ikasleak futbolean aritu ginen. Irakasle gutti ginenez, ikasle ohi batzuen laguntza ere jaso genuen.
Oso bukaera polita eman genion ikasturteari.

Ikasturte honekin batera blogari ere amaiera emango diogu, iraila arte.

Eskerrik asko familia guztiei ikasturtean zehar emanko laguntzagatik.

Uda ona pasatu eta irailan berriro elkar ikusiko gara!!









jueves, 7 de junio de 2018

Lizarrara kanpaldia

Egunon denori:

Gaurkoan joan den astean 2.zikloko ikasleek eginiko kanpaldiaren berri ematera gatoz. Lizarrara joan ziren, bertako kanpinera eta ekintza desberdinak egin genituen: kayaka, zirko tailerra, herria bisitatu, Urederrera bisita, pistinan bainatu, jolas librea,...

Bai haurrak eta baita irakasleok ere ederki pasatu genuen!

Hemen dituzue ateratako argazki batzuk: