viernes, 21 de diciembre de 2018

Abenduko IRAKURKETA SAIOA (bideoak)

Kaixo guztioi!

Abenduaren 21ean, Olentzero etorri aurretik, Irakurketa Saioa egin dugu. Talde bakoitzak zerbait prestatu du besteen aurrean aurkezteko eta emankizun guztiak izan dira ederrak!

Haur Hezkuntzakoek prestatu diguten abesti eder hau jartzen dizuego lehenbizi. Indartsu datoz kimu berriak!!

 

Lehen zikloko ikasleek Egiptori buruzko proiektua egin dute lehen hiruhilekoan. HHko ikasleei eta gurasoei aurkezpenak egin zizkieten pasa den astean eta gaurko, berriz, gabon kanta bat prestatu digute ingelesez!



Bigarren ziklokoak Ura gaia lantzen ibili dira. Hiru taldetan aritu dira lanean eta azken produktua... joko biziki dibertigarria sortu dute! Gaur egin dute azken aurkezpena, beste ikasle eta irakasleen aurrean, bikain lagunok!!


Eta Hirugarren zikloko ikasleak bitan banatuta aritu dira lehen hiruhilekoan: batzuek Itsasoa izan dute gai gisa eta besteek, berriz, Piratak. Lehenengoak Endanea bisitatzera joan ziren, besteak Albaola ezagutzera... eta azken egunean egiteko herrian zehar burutzeko ginkana bat osatu zuten! Baina ginkana ilbeltzean egingo da, eguraldi ona egiten duen egun batean. Gaurko irakurketa saiorako, frantsesa ere ikasten dutenez, bi abesti ekarri dizkigute artista hauek!



OLENTZERO

Espero genuen... eta etorri da!! Igantziko eskolara hurbildu da Olentzero gaur goizean, ze besarkadak eman dizkioten haurrek, muxu ematean ze kilikiak bizarrarekin... Eta amaieran opariak eskolarako!!


ZOZKETARAKO ZENBAKIAK

Urtero bezala rifak saldu  diktugu bortzirin. Zozketa egin dugu eta hauek dira irabazi duten zenbakiak.

1. saria: 0031 (Unax Etxartek saldua)

2. saria: 0387 (Sarai Burguete saldua)

3. saria: 0780 ( Olaia Etxartek saldua)

Zenbaki sarituak dituzuenok saritutako errifaren boletuarekin CAIXA-ko bulegora azaldu sariak jasotzeko. Ilbeltzak 11a baino lehenago jaso behar dituzue. Bertzela, ordezko zenbakiak dituztenek jasoko dute oparia.

Loteria Navidad

jueves, 20 de diciembre de 2018

PIRAMIDEAK proiektua (1. zikloa)

1. ziklokoek proiektu oso potentea egin dute. HH-ko ikasleei nola erakutsi zieten ikusi nahi? Begira, begira!


Lesakako Feria

Urtero bezala, eskolatik oinez Lesakara joan ginen eta esperientzia ezin hobea izan zen.

Denetik ikusi genuen, haziendak, herri-kirolak, bertsolariak...



Bideo honetan dituzue argazki polit batzuk!



BUZTINGINTZA

Kaixo!

Dakizuen bezala, ostiraletan margoketa izaten dute Igantziko ikasleek, adin ezberdinak nahastuz gimnasiora joaten dira sortzera... Baina Felixek azken asteetan buztingintza saioak antolatu ditu eta horretan ere abilak direla erakutsi dute gure neska-mutilek!



miércoles, 7 de noviembre de 2018

MARGOKETA

Urtero bezala, aurten ere Felix etortzen zaigu eskolara margoketa saioak antolatzera. Momentu goxoa, oso berezia sortzen du Felixek, bakoitza bere margoa egiten... Argazki hauek ez dira aski giroa sumatzeko, baina begira, begira...  :D













AUZOLANA 2018

Pasa den hilabetean, urriaren 24an hain zuzen ere, kurtso honetako Auzolaneko ekintza burutu genuen. Urtero legez, Lehen Hezkuntzako ikasleak Berrizaun auzora jaitsi ginen mendi bidetik eta bertan bi talde egin genituen ibai ondoko zikinkeria guztiak garbitzeko.
Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoek Bera aldera jo zuten eta laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoek berriz Sunbilla aldera. Denek lan bikaina burutu zuten, elkarlanean zabor mordoa bilduz, inguruko bideak ahalik eta txukunen utziz.

Bukaeran Berrizaunera iritsi ginenean zabor pila bat generamala ohartu ginen, beti ere, irribarrea nagusituz gure aurpegietan. Hala ere, garbi dago lan handia dagoela egiteko oraindik ere.

Eta Haur Hezkuntzakoak ere aritu ziren lanean, ez pentsa! Frontoia eta karrikak garbitzen, baratzean...

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu ikasleen gurasoei, eguerdian Berrizaunera autoekin hurbildu eta eskolara igotzeagatik ikasle zein irakasleak. Eskerrik asko!!! Hementxe dituzue argazki batzuk, egun polit baten erakusgarri. Baita bideotxo bat ere amaieran... :-)






























martes, 30 de octubre de 2018

YOGA SAIOEKIN HASI GARA!!!



Dagoeneko urriaroan sartu gara eta Yoga saioak ere hasi dira Igantziko eskolan. Aurreko urteetan bezala, Marina irakaslea daukagu saio hauek bideratzeko lanetan.
Gogoz hartu dituzte yoga saioak gure ikasleek. Guztira, 18 saio izango dituzte urtean zehar, asteartero ordu bat izanik.

Bertan, zenbait ariketa lantzeko asmotan dabil Marina: arnasketaren kontrola, erlaxazio ariketak, gorputzeko atalen eta mugimendu desberdinen kontrola, kontzentrazioa hobetzeko ariketak eta abar.

Nabari da gustura dabiltzala, ondorengo argazkietan ikusi dezakezuen moduan.










domingo, 7 de octubre de 2018

Bizikleta irteera

Kaixo!! Aurten ere bizikleta irteera antolatu dugu. Lehenik eta behin esker aunitz lagundu duzuen guztioi, bestela ezinezkoa litzateke hau egitea!!

Aurten Berrizaunera jaitsi eta Sunbilla aldera jo genuen. Inoiz baino hobeto joan dela esan dezakegu, azkar joan ginen, erorketarik gabe... Bazkalorduan eta bueltako bidean sustoren bat izan zen, baina zer egingo diogu! Horregatik da egun hau abentura!


Zinemaldia!

Aurten ere Zinemaldira joan gara, kurtsoa ondo baino hobeto hasiz.

Paddington hartzaren bigarren filma ikusi genuen eta adin guztiei gustatu zaie, horixe erran zuten belodromotik atera ginelarik. Euskaraz ikusi genuen filma, noski, baina hemen duzue trailerra ingelesez. Nahi baduzu jarri zure umeari eta ea horrela, filmean gertatzen dena oroitu eta istorioaren
mamia kontatzen dizun!