martes, 30 de octubre de 2018

YOGA SAIOEKIN HASI GARA!!!



Dagoeneko urriaroan sartu gara eta Yoga saioak ere hasi dira Igantziko eskolan. Aurreko urteetan bezala, Marina irakaslea daukagu saio hauek bideratzeko lanetan.
Gogoz hartu dituzte yoga saioak gure ikasleek. Guztira, 18 saio izango dituzte urtean zehar, asteartero ordu bat izanik.

Bertan, zenbait ariketa lantzeko asmotan dabil Marina: arnasketaren kontrola, erlaxazio ariketak, gorputzeko atalen eta mugimendu desberdinen kontrola, kontzentrazioa hobetzeko ariketak eta abar.

Nabari da gustura dabiltzala, ondorengo argazkietan ikusi dezakezuen moduan.










domingo, 7 de octubre de 2018

Bizikleta irteera

Kaixo!! Aurten ere bizikleta irteera antolatu dugu. Lehenik eta behin esker aunitz lagundu duzuen guztioi, bestela ezinezkoa litzateke hau egitea!!

Aurten Berrizaunera jaitsi eta Sunbilla aldera jo genuen. Inoiz baino hobeto joan dela esan dezakegu, azkar joan ginen, erorketarik gabe... Bazkalorduan eta bueltako bidean sustoren bat izan zen, baina zer egingo diogu! Horregatik da egun hau abentura!


Zinemaldia!

Aurten ere Zinemaldira joan gara, kurtsoa ondo baino hobeto hasiz.

Paddington hartzaren bigarren filma ikusi genuen eta adin guztiei gustatu zaie, horixe erran zuten belodromotik atera ginelarik. Euskaraz ikusi genuen filma, noski, baina hemen duzue trailerra ingelesez. Nahi baduzu jarri zure umeari eta ea horrela, filmean gertatzen dena oroitu eta istorioaren
mamia kontatzen dizun!




2018-2019 ikasturte berria!!

Kaixo guztioi!!

Hasiak gara martxa hartzen, Igantziko eskolatik agur bero bat guzti-guztioi!

Jakin dezazuen, aurten eskolan izango garenok hauek gara:

-HH 3 eta 4 urtekoak, 10 ikasle. Tutorea Ana.
-HH 5 urtekoak, 7 ikasle. Tutoreak Lourdes eta Naiara.
-LH 1. zikloan 13 ikasle. Tutorea Asier.
-LH 2. zikloan 9 ikasle. Tutorea Aitor.
-LH 3. zikloan 12 ikasle. Tutorea Ekhine.

Ingeles irakaslea Mikel.
Musika irakaslea Karmele.
Zuzendari lanean eta frantses irakasle Joxean.
Orientatzailea Rosa, PTa Agustin eta logopeda Jaione.

Urteko EGUTEGIA ere paratzen dizuegu hemen atxikita.

Laster jarriko da martxan blog hau ere, egiten ditugun gauzen berri emanez.

Ikasturte berri on!!