lunes, 30 de octubre de 2017

AUZOLANA

Urtero legez, herria garbi mantentzeko auzolanean ibili gara. Adinen arabera taldetan banatuta Igantziko zoko ezberdinak txukundu ditugu. Ikasleek ingurunea zaintzen ikasten duten bitartean naturak eskerrak ematen ditu!





viernes, 20 de octubre de 2017

BIZIKLETEN EGUNA

Udazkenean ez ohiko den eguraldi eguzkitsu bat lagun izanda abiatu ginen Lehen Hezkuntzakook Berara. Poliki-poliki, adin ezberdinetako kideen erritmoak errespetatuz eta batak besteari lagunduz iritsi ginen hamaiketakoaren gosez. Bazkaldu ere bertan egin genuen bueltan pasako genuen beroari erreparatu gabe. A ze kalda!! 






Eta hau ez da dena! Haur Hezkuntzakoak etorkizunerako prestaketa lanetan ibili ziren beren neurriko zirkuito bat sortuta. Foruzaingo prestatuen gidaritzapean eskolako mugetatik kanpo esperoan duten araudia barneratu zuten.





martes, 10 de octubre de 2017

Ordutegia eta irakaslegoa

Kaixo familia!

Ondorengo sarreran ikasturteko egutegia jarriko dugu. Bertan aurkituko dituzue aurtengo lan eta jai egunak.

Horrez gain, irakasleen inguruko informazioa ere hemen aurkituko duzue, ziklo bakoitzeko tutorea nor den, alegia.



jueves, 5 de octubre de 2017

Zinemaldia!

Alfonbra gorririk ez dugu, baina aktore eta aktoresa famatuen antzera gu ere zinemaldira joan ginen irailaren 22an. Printze Txikia liburu ezagunean oinarritutako pelikula ikusi genuen aurtengoan.




miércoles, 4 de octubre de 2017

Bide Heziketako Tailerra

Irailaren 18an bide heziketako klaseak jaso zituzten eskolako ikasleek, klase teorikoak zirkuito praktiko batekin borobildu zituzten. Trebe ibili ziren bizikletekin!!





martes, 3 de octubre de 2017

2017-18 kurtsoan murgildu gara dagoeneko!


Ongi etorri bertze urte batez Igantziko eskolako blogera!! Gehienek dakizuen bezala, hemen izango duzue eskolan egiten diren ekintzen, lanen, irteeren eta bertze hainbat gauzen berri. Bidai hau guztiontzat aberasgarri eta polita izango delakoan... 

Agur bero bat.