viernes, 20 de diciembre de 2019

miércoles, 27 de noviembre de 2019

Azaroak 25



Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko 
Egunaren harira udaletxeko atarian bildu ginen, emakumeek 
jasaten duten indarkeriari EZ errateko.

martes, 26 de noviembre de 2019

LESAKAKO FERIAK

Eguraldi atsegina, udazken kolore ederrak bidean zehar, behiak, ardiak, zaldiak, lagunarte ona, talo, gazta zein ezti postuak, gaitarien musika alaia, Krepe goxoak, herri kirolak, ... Osagai bikainak feri egun ederra pasatzeko!!!

miércoles, 20 de noviembre de 2019

ZIENTZIAREN MUSEOAN


IGANTZIKO ZIENTZIALARI TTIKI-HANDIAK DONOSTIAKO EUREKA, ZIENTZIAREN MUSEORA JOAN ZIREN.
PLANETARIOA ETA ZIENTZIAREN BERTZE HAINBAT ALOR AZTERTZEKO AUKERA IZAN ZUTEN.
IKUSTEN DUZUEN GISAN,  EZ ZUTEN AUKERARIK GALDU ALBERT EINSTEINEN ONDOAN ARGAZKIA ATERATZEKO!!!

lunes, 18 de noviembre de 2019

ESPAZIOA ETA ILARGIAREN PROIEKTUA



Lan eta lan!! 1. 2. eta 3. mailakoak espazioa eta ilargiaren inguruko proiektuan murgilduak daude. Herriko dendan ibiliak dira txorizoaren forma aztertzen, eta bai, honek ere forma eliptikoa du. Goxoa zegoen...
Eraikuntza lan batzuk ere egin behar izan dituzte proiektu bukaerako lana gauzatzeko. Aitzinerago ikusi beharko zein helburu daukaten esku artean!!!

miércoles, 30 de octubre de 2019

LAN ETA LAN, AUZOLAN!


Gaur auzolan eguna izan dugu eskolan  eta zaborra biltzen pasatu dugu goiza.

Haur Hezkuntzakoak herrian barrena ibili dira jo eta ke garbiketa lanetan. Lanaren ondotik gaileta goxoak dastatuz.

Lehen Hezkuntzakoak berriz, oinez jeitsi gara trenbideraino. Gosaldu, indarrak hartu eta ekin diogu garbiketa lanei.

Kontent gelditu gara, guztia txukunago utzita!

viernes, 18 de octubre de 2019

Joan zen ortziraleko eguraldi ederra aprobetxatuz bizikleten eguna ospatu genuen.

Ttikienak eskola inguruan eta herrian zehar igaro zuten eguna eta handienak berriz trenbribetik barrena ibili ginen. Batzuk Alkaiagaraino eta bertzeak Endarlatzaraino ailegatuz.

Egun polita, bai horixe!

viernes, 31 de mayo de 2019

Jolastokiaren Dinamizazioa

Kaixo guztioi!

Ikasturte honetan eskolaren Plan Estrategikoa lantzen ibili gara eta, jostaldiei buruz hausnartu genuenean, aipatu genuen gurean ere futbolzentrismo arazo bat genuela oraindik. Futbolak jolastokiaren eremu handiena eta zentrala hartzea, joko lehiakor eta nahiko fisiko batekin, normalean neskak zokoratuta uzten dituena eta mutil asko jolas bakarrean aritzera bultzatzen dituena... Kudeatu beharreko kontua da.

Bagenuen mugatua futbolaren aukera (astearte eta asteazkenetan bakarrik ahal da) baina ohartu ginen beste egunetan ideiarik gabe geratzen zirela, baloiari begira halako melankolia batez, hurrengo egunean jolasteko zain bezala...

Irakasleok alternatibak proposatu nahi genituen, baina ez genuen jostaldiko denbora-espazio hori ere gidatu nahi... Beraz jolastokia birmoldatzea pentsatu genuen, beste gauza batzutan jokatzeko-jolasteko aukera izan zezaten.

Margotzen hasi ginen eta hauek daude prest:
- Xake taula handia
- Hiru lerroan jokoa
- Jantokirako salto-bidea
- Hanka baseball
- Frontoitxo bat (jantokiko sarreran txapa bat margotuta)
- Saskibaloiko areak margotu (saskiei altuera jaistea falta)
- Koloretako laberintoak

Horiek egin ditugu, baina ideia gehiago badaude! Eta gurasoen ideiak ere gustura jasoko genituzke. Guraso Batzordea hilean behin biltzen da, horren bidez komunikatzea litzateke onena (mila esker!!).



Jakina, badaude aukera gehiago jostaldian ondo pasatzeko: dantzak, armiarma jokoa, liburua irakurtzea, Corpusekin jostatzea... :-)

1. Ziklokoen KANPALDIA

1. Ziklokoak ere joan dira kanpaldira, Beirera hain zuzen ere, eta ederki ari dira pasatzen... Ea zer kontatzen duten etxera itzultzean!!


Haur Hezkuntzakoen KANPALDIA

Irrisarri landen daude eskolako txikiak! 4-5 urtekoak joan dira eta... ederki pasatzen ari direla dirudi!!


jueves, 30 de mayo de 2019

LANBIDEAK (1. zikloa)

Kaixo!

Ikasturte amaierara heltzen ari gara... eta 1. ziklokoak Lanbideak lantzen aritu dira. Galdera sorta ederra prestatu zuten eta profesional ugari ekarri ditugu eskolara. Emakumeak edozein lanetan aritu daitezkeela erakutsi diguten pertsonak etorri dira gelara. MILA ESKER BISITAGATIK!! Onenak zarete!!!

Hurrenez hurren, lanbide hauek ezagutu ditugu:

- Ane Bergara: Futbolari profesionala, lehen mailan aritutakoa, Gure Txokoa taldean hasi eta Erreala, Espainyol, Bartzelona, Athletic... ezagutu ditu. Gainera, beste gauza aunitz ere egiten daki! Irakaslea da, fisioterapeuta izateko bidean...

- Amaia Caro: Ingurumen Zientzietan doktorea, barraskilo genero baten genetikari buruz tesia argitaratu berri du (a ze liburu puska!). Mendira laginketak egitera nola joaten diren azaldu digu, gero laborategia, ordenagailuko lana...

- Itziar autobus gidaria: Igantzikoak bezalako umeak ekarri eta eraman ibiltzen da, ez da edonor ausartzen horrelako ibilgailu puska gidatzen! Ze inbidia!

- Amaia suhiltzailea: azkenik suhiltzaile lanetan ibiltzen den Amaia etorri zaigu. Ez genuen uste hainbeste ikasi behar zenik suhiltzaile izateko: elektrizitatea, iturgintza... eta a ze forma fisikoa baita ere! Suhiltzaile arropak eta kaskoak ere gustatu zaizkigu denoi, noski!

Eskerrik asko lauroi bisitagatik!!!!


viernes, 24 de mayo de 2019

viernes, 17 de mayo de 2019

KANPALDIA Zuhatzan (3. zikloa)

3. ziklokoek ere kanpaldia izan dute! Añanako gatzagak ezagutu zituzten lehen egunean eta Zuhatza irlan beste hainbat gauza. Azken egunean eguraldi euritsuagoa izan da... baina ezin kexatu, gozatzeko aukera izan da!! Begira, begira!


KANPALDIA Zarautzen (2. zikloa)

Eguraldi ederra izan dute kanpaldian aurten 2. ziklokoek!! Zarautzera joan dira Etxalar eta Arantzako ikasleekin batera, beste leku batzuetako umeak ere bazeuden, Gasteizkoak adibidez. Ikusi dute Zumaiako flisch-a, Orio aldera ibilaldi ederra egin zuten, bainatu dira hondartzan... Lo ere ederki egin dute, Aitor harrituta eta pozik 8 ordu jarraian lo egin duelako! Hementxe duzue bideo bat non ibili diren ikusteko:


jueves, 16 de mayo de 2019

BARATZA

Kaixo!

Aurten ere baratza jarri genuen martxan, eskolako ikasle guztien artean. Tipula batzuk desagertzen joan dira... baina letxugak ederki handitu dira! Aste honetan eraman dute letxuga bana etxera ikasleek. On egin!


jueves, 25 de abril de 2019

miércoles, 17 de abril de 2019

2019 Joko Topaketa

Aurtengoan ere Joko Topaketa antolatu da eta Etxalarko pilotalekua umez bate zaigu. Oso esperientzia ederra da adin eta eskola desberdinetako ikasleak taldekatzea. Ez da batere gatazkarik sumatu, errotazioak txukun egin dira, eguraldi ederra jokoek behar izan duten denboran... Zorionak Gorputz Heziketako irakasleei antolakuntzagatik, egun bikaina! Hurrengo urteran gehiago!!







viernes, 12 de abril de 2019

2019ko aprilaren 12a : IRUÑAKO PLANETARIUM


Apirilaren 11an Igantziko 2. zikloko ikasleak Iruñako planetarium-era joan ginen Arantza eta Etxalarko ikasleekin batera. Bertako saioak, eskolan ikasitakoa errepasatzeko balio izan zigun. Hiru ataletan banatu zen saioa:

Alde batetik, pelikula motz bat ikusi genuen, planeta guztien ezaugarri desberdinak aipatu zizkigutelarik. Bestetik, aurreko gaueko zerua ikusi eta aztertzeko aukera izan genuen eta zenbait konstelazio desberdin ezagutu genituen. Azkenik, azken egunetan hainbesteko oihartzuna izan duen  ``zulo beltza``-ren bideo bat jarri ziguten.

Oro har, ongi eta gustora ibili ginen, nahiz eta eguraldiak ez zigun gehiegi lagundu.  Hona hemen argazki batzuk.






jueves, 14 de marzo de 2019

2019ko Martxoak 8

Aurten ekintza ugari egin ditugu eskolan M8 egunean. Ikasleekin gaia modu ugaritan lantzeaz gain, herriko plazan bertso batzuk kantatu genituen, hain ezagunak diren Uxue Alberdik idatzitako eta Mikel Markezek musikatutako "Konplize ditut eta" bertsoak hain zuzen ere.

Ondoren emakumeen* ikur morea osatu genuen eskolako ikasle guztiekin.

Eta ez dezagun ahaztu, noski, urte osoan garatu beharreko bidea dugula feminismoa! Gora transformazio pentsonalarekin gizartea hobetzen duten guztiak!


domingo, 10 de marzo de 2019

2019ko IHAUTEAK

Haur Hezkuntzako argazkiak:



Mairuen bisita (aste bat lehenago) eta LHkoen ihauteetako argazkiak:



Ah! eta hurrengo astean Amadeo etorri zen Haur Hezkuntzako ikasleei mozorro batzuk erakustera. Nola mozorrotzen ote ziren Igantzin orain dela 100 urte? Hementxe duzue argazki eder bat, mila esker bisitagatik hiru lagun anonimoei!!


jueves, 7 de marzo de 2019

2019 Antzerki Eguna

Martxoaren 1ean Antzerki Eguna izan genuen Baratzondon eta argazki batzuk paratzen dizkizuegu hemen. Gurasoren batek bideoak nahi balitu, eskolan eskatu eta bidaliko dizkiogu.

Zorionak ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, lan guztiak bikainak izan ziren!!


jueves, 14 de febrero de 2019

Arbola Eguna 2019

Aurtengo zuhaitz eguna heldu dela! Eguraldi ederra, basozainen bisita eskolara, zaurituta zegoen zapelatz bat ere askatuko dugu... eta arratsaldean zuhaitzak landatu eta berendua! Hementxe dituzue abesten ditugun bertsoak eta laster paratuko ditugu argazkiak behean!

Nola ez dugun falta
Igantzin mendia
bertara etorri eta
gozatu begia
Zuhaitzek badaukate
abantail haundia
Udarako itzala
txorien kabia
paisai ederragoa 
ta haize garbia.

Inork ez du landatzen 
bertzeek mozteko
arbolak beharrezko 
dira bizitzeko
zer egin dezakegu
hauek indartzeko 
guk landatu ditugu
eskola galtzeko
arrazoi bat gehiago
natura zaintzeko.

Eskolatik etorri
gara landatzera
Guraso ta ikasle
guztiak batera
baina luzatu gabe
kantuak sobera.
Gure bertsoek hemen
dute bukaera
utzi kantatzeari
goazen berentzera.

04/05-10/11 3. zikloa
Doinua: Antton eta Maria ("batetikan korroska")

-----------------------------------
Igantzia aldean ospatzen dugu
gaur arbolaren eguna
hondarko urtetan bihurtu zaigu
aski gauza ezaguna
lan hau (eg)iteko izandu dugu
norbait lagundu diguna
aitzurra hartu, zuloa egin
hara plantatu duguna!

Kontent dagozi Frain inguruan 
txantxangorri eta usua
kontent dagozi Frain inguruan
bele ta eskinusua
kontent dagozi miru, okila
zozo, eper ta kukua
haritz hauetan badutelakoz
kabia e(g)iteko lekua.

Landare hauek haziko dire
urteak pasatu ahala
zainak sendotuz joanen dire
gorputza hartuz azala
adar sendoek emanen dute
nornahirentzako itzala
gure naturak eman diguna
jendeak zaindu dezala

94/95 3. zikloa
Doinua: Lehio ertzetik entzun dezaket
--------------------------------------------

Zuhaitz Eguna dugu
bai egun alaia
urtea ondo hasteko
egiten den jaia
hasieran nekeza
gero ez da zaila
handienek ederki
txikienak saia
baso bihurtuko da
lehen zena zelaia

Animaliak daude
basoan seguru,
lur ta urei eusteko
ere balio du
basoak lotzen ditu
zeru eta zoru
bizitza indartzea
daukagu helburu
zuhaitzak jarri baino
gehiago egin dugu
Baina ez da gertatzen
hori berehala
hau aditzen duenak
ulertu dezala
adar gutxi dituzte
enborra argala
babestu beharko dira
handitu ahala
maitatu eta zaindu
lagunak bezala

Landatu eta gero
mordo bat guztira
lana bukatu denez
eman dugu bira 
zuhaitzak bertan utziz
bagoaz herrira
eta zalantza sortu
atzera begira
gu baino luzeago
biziko ote dira?

2018-2019
(Antton eta Maria doinuan ere abestu daiteke)