martes, 24 de abril de 2018

Udaberriko irteera

Arratsalde on!

Azkenean udaberria iritsi dela erraten ahal dugu eta horren adibide dire joan den astean eginiko eguraldi zoragarri horiek.

Guk ere eguraldi eder hori aprobetxatu nahiean, joan den ortziralean Mukegi mendira irteera egin genuen. Goizean opinez abiatu ginen eta bertan jolasean ibili ondoren, oinez eskolara itzuli ginen!

Aunitz disfrutatu genuen!



ESKI ASTEA

Arratsalde on familiak!

Dakizuen bezala joan den astean, apirilak 16tik apirilak 20 bitarte, 3.zikloko ikasleak eta beren tutorea Isabara joan ziren, eski astea zela eta.
Eguraldi ederra izan zuten eta egunero eskiatzeko aukera izan zuten.

Aste ederra pasatu zuten! 馃槈







mi茅rcoles, 18 de abril de 2018

Joku topaketa

Egunon denori!

Martxoak 28an, asteazkena, hiru herrien arteko joku topaketa ospatu genuen Igantzin.
Eguraldia lagun genuela, ekintza desberdinak egin genituen eta ederki pasatu genuen.
Aurten gainera, haur hezkuntzako ikasleek ere jokuak egiteko aukera izan zuten.

Oso kontent gelditu ginen, izan ere, gure helburuetako bat bete baitzen: hiru herrietako (Arantza, Etxalar eta Igantzi) eskolako haurrak harremantzea modu dibertigarri batean.






lunes, 16 de abril de 2018

Arkupe goxotegira bisita

Arratsalde on denori!

Gaurko honetan inbidia pixkot ematera gatoz!

Joan den asteazkenean, apirilak 11, 3.zikloko ikasleak Iruritako Arkupe goxotegira joateko aukera izan genuen, eta bertan Mattinek, hain famatua den Arkupeko txokolatea nola egiten den azaldu zigun.

Oso interesgarria izan zen eta informazio asko bildu genuen. Gainera, argazkian ikusi daitekeen bezala merienda ere eman ziguten!!

Mmmm.....ze ona zegoen dena!!




martes, 10 de abril de 2018

AKTORE BAT GURE ESKOLAN

Egunon denori!

Orain dela 3 aste gure eskolan aktore ezagun baten bisita izan genuen, Asier Oruesagasti aktorea.
Agian izena ez zaizue ezaguna egingo baino aktore gazte hau bertzeak bertze Goenkale telesailean eta gaur egungo Goazen telesail famatuan parte hartzen du.

Aunitzek dakizuen bezala 3.zikloko ikasleen azken proiektuak bai zinemarekin eta baita txokolatearekin du zerikusia eta hori dela eta Asier Oruesagasti aktorea eskolara gonbidatu zuten zineari buruzko galdera batzuei erantzuteko.

Oso mutil jatorra eta atsegina da eta hemendik gure eskerrik beroena bidali  nahi diogu!