miércoles, 7 de noviembre de 2018

MARGOKETA

Urtero bezala, aurten ere Felix etortzen zaigu eskolara margoketa saioak antolatzera. Momentu goxoa, oso berezia sortzen du Felixek, bakoitza bere margoa egiten... Argazki hauek ez dira aski giroa sumatzeko, baina begira, begira...  :D













AUZOLANA 2018

Pasa den hilabetean, urriaren 24an hain zuzen ere, kurtso honetako Auzolaneko ekintza burutu genuen. Urtero legez, Lehen Hezkuntzako ikasleak Berrizaun auzora jaitsi ginen mendi bidetik eta bertan bi talde egin genituen ibai ondoko zikinkeria guztiak garbitzeko.
Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoek Bera aldera jo zuten eta laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoek berriz Sunbilla aldera. Denek lan bikaina burutu zuten, elkarlanean zabor mordoa bilduz, inguruko bideak ahalik eta txukunen utziz.

Bukaeran Berrizaunera iritsi ginenean zabor pila bat generamala ohartu ginen, beti ere, irribarrea nagusituz gure aurpegietan. Hala ere, garbi dago lan handia dagoela egiteko oraindik ere.

Eta Haur Hezkuntzakoak ere aritu ziren lanean, ez pentsa! Frontoia eta karrikak garbitzen, baratzean...

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu ikasleen gurasoei, eguerdian Berrizaunera autoekin hurbildu eta eskolara igotzeagatik ikasle zein irakasleak. Eskerrik asko!!! Hementxe dituzue argazki batzuk, egun polit baten erakusgarri. Baita bideotxo bat ere amaieran... :-)