viernes, 26 de enero de 2018

MASTERCHEF

Aupa lagunok!

Lehenengo zikloko ikasleak ingeleran janaria gaia lantzen ibili gara eta gaiari bukaera polit bat emateko Masterchef lehiaketa egin dugu. Primeran pasatu dugu!!
Ikusi ze sukaldari ederrak dituzuen Igantzin!











martes, 9 de enero de 2018

ERA.EUS helbidearen informazioa

Arratsalde on,

Joan den asteartean Beran egindako bileran ERA.EUS webgunea aurkeztu ziguten. Webgune honen helburua da euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzea seme-alaben ikas prozesua osatzeko.

Bertan webgune honetara iristeko helbidea atxikitzen dizuegu.

Kuxkuxeatu beldurrik gabe.








lunes, 8 de enero de 2018

GABONAAAK!!

Ze polita izan zen abenduko 22. eguna... olentzero eskolara etorri zenekoa.

Goizean-goiz Agustin Haur Hezkuntzakoei aurreko egunean olentzerorekin izan zuen esperientzia kontatzen ibili zen, bere etxera nola joan zen, nola gonbidatu zuen olentzerok gazta eta ogia jatera. Kostata aurkitu zuen Olentzeroren etxea.

Ondoren, irakurketa saioa izan genuen. Maila bakoitzeko ikasleek jarduera ezberdinak prestatu eta aurkeztu zituzten.

Jarraian iritsi zen Olentzero, hura poza! Opariak, besarkadak eta muxuak banatzen ibili zen.

Bukatzeko dantzaldia egon zen trikitixaren doinura.