viernes, 31 de mayo de 2019

Jolastokiaren Dinamizazioa

Kaixo guztioi!

Ikasturte honetan eskolaren Plan Estrategikoa lantzen ibili gara eta, jostaldiei buruz hausnartu genuenean, aipatu genuen gurean ere futbolzentrismo arazo bat genuela oraindik. Futbolak jolastokiaren eremu handiena eta zentrala hartzea, joko lehiakor eta nahiko fisiko batekin, normalean neskak zokoratuta uzten dituena eta mutil asko jolas bakarrean aritzera bultzatzen dituena... Kudeatu beharreko kontua da.

Bagenuen mugatua futbolaren aukera (astearte eta asteazkenetan bakarrik ahal da) baina ohartu ginen beste egunetan ideiarik gabe geratzen zirela, baloiari begira halako melankolia batez, hurrengo egunean jolasteko zain bezala...

Irakasleok alternatibak proposatu nahi genituen, baina ez genuen jostaldiko denbora-espazio hori ere gidatu nahi... Beraz jolastokia birmoldatzea pentsatu genuen, beste gauza batzutan jokatzeko-jolasteko aukera izan zezaten.

Margotzen hasi ginen eta hauek daude prest:
- Xake taula handia
- Hiru lerroan jokoa
- Jantokirako salto-bidea
- Hanka baseball
- Frontoitxo bat (jantokiko sarreran txapa bat margotuta)
- Saskibaloiko areak margotu (saskiei altuera jaistea falta)
- Koloretako laberintoak

Horiek egin ditugu, baina ideia gehiago badaude! Eta gurasoen ideiak ere gustura jasoko genituzke. Guraso Batzordea hilean behin biltzen da, horren bidez komunikatzea litzateke onena (mila esker!!).



Jakina, badaude aukera gehiago jostaldian ondo pasatzeko: dantzak, armiarma jokoa, liburua irakurtzea, Corpusekin jostatzea... :-)

1. Ziklokoen KANPALDIA

1. Ziklokoak ere joan dira kanpaldira, Beirera hain zuzen ere, eta ederki ari dira pasatzen... Ea zer kontatzen duten etxera itzultzean!!


Haur Hezkuntzakoen KANPALDIA

Irrisarri landen daude eskolako txikiak! 4-5 urtekoak joan dira eta... ederki pasatzen ari direla dirudi!!


jueves, 30 de mayo de 2019

LANBIDEAK (1. zikloa)

Kaixo!

Ikasturte amaierara heltzen ari gara... eta 1. ziklokoak Lanbideak lantzen aritu dira. Galdera sorta ederra prestatu zuten eta profesional ugari ekarri ditugu eskolara. Emakumeak edozein lanetan aritu daitezkeela erakutsi diguten pertsonak etorri dira gelara. MILA ESKER BISITAGATIK!! Onenak zarete!!!

Hurrenez hurren, lanbide hauek ezagutu ditugu:

- Ane Bergara: Futbolari profesionala, lehen mailan aritutakoa, Gure Txokoa taldean hasi eta Erreala, Espainyol, Bartzelona, Athletic... ezagutu ditu. Gainera, beste gauza aunitz ere egiten daki! Irakaslea da, fisioterapeuta izateko bidean...

- Amaia Caro: Ingurumen Zientzietan doktorea, barraskilo genero baten genetikari buruz tesia argitaratu berri du (a ze liburu puska!). Mendira laginketak egitera nola joaten diren azaldu digu, gero laborategia, ordenagailuko lana...

- Itziar autobus gidaria: Igantzikoak bezalako umeak ekarri eta eraman ibiltzen da, ez da edonor ausartzen horrelako ibilgailu puska gidatzen! Ze inbidia!

- Amaia suhiltzailea: azkenik suhiltzaile lanetan ibiltzen den Amaia etorri zaigu. Ez genuen uste hainbeste ikasi behar zenik suhiltzaile izateko: elektrizitatea, iturgintza... eta a ze forma fisikoa baita ere! Suhiltzaile arropak eta kaskoak ere gustatu zaizkigu denoi, noski!

Eskerrik asko lauroi bisitagatik!!!!


viernes, 24 de mayo de 2019

viernes, 17 de mayo de 2019

KANPALDIA Zuhatzan (3. zikloa)

3. ziklokoek ere kanpaldia izan dute! Añanako gatzagak ezagutu zituzten lehen egunean eta Zuhatza irlan beste hainbat gauza. Azken egunean eguraldi euritsuagoa izan da... baina ezin kexatu, gozatzeko aukera izan da!! Begira, begira!


KANPALDIA Zarautzen (2. zikloa)

Eguraldi ederra izan dute kanpaldian aurten 2. ziklokoek!! Zarautzera joan dira Etxalar eta Arantzako ikasleekin batera, beste leku batzuetako umeak ere bazeuden, Gasteizkoak adibidez. Ikusi dute Zumaiako flisch-a, Orio aldera ibilaldi ederra egin zuten, bainatu dira hondartzan... Lo ere ederki egin dute, Aitor harrituta eta pozik 8 ordu jarraian lo egin duelako! Hementxe duzue bideo bat non ibili diren ikusteko:


jueves, 16 de mayo de 2019

BARATZA

Kaixo!

Aurten ere baratza jarri genuen martxan, eskolako ikasle guztien artean. Tipula batzuk desagertzen joan dira... baina letxugak ederki handitu dira! Aste honetan eraman dute letxuga bana etxera ikasleek. On egin!