martes, 18 de diciembre de 2012

Irakasleria

Tutoreak:  
  • Haur Hezkuntza 3 urte: Lourdes
  • Haur Hezkuntza 4-5 urte: Ana 
  • 1. , 2. eta 3. maila: Asier eta Joxean
  •  4. , 5. eta 6. maila: Oihana eta Jon 

Musika: Ainhoa

Ingelesa: Saioa / Iosune eta Jon (6. mailan)

Gorputz Hezkuntza: Asier

Orientatzailea: Aitziber

Entzumena eta Hizkuntza: Jaione

P.T.: Agustín  eta Kattalin

Zuzendaria: Joxean

Koordinatzailea: Mikel

Guraso elkartea



















Taldeen ekintzak

HAURRAREN EGUNA 2017

Iritsi da azken eguna!! Ikasleekin azken eguna ospatu genuen atzo. Irakurketa saioarekin hasi, 6. mailako eta irakasle batzuren agurrarekin jarraitu, margoketa tailerra eta krepak jatea egin eta azkenik futbol partidua. 

Krepak oso goxoak zeuden (mila esker Felix eta Caty, detailearengatik) eta futbol partidua ere intentsitate handikoa izan zen. Ikasleek irabazi zuten... Zorionak denei!!

Agurrak ere emozioz beteak izan ziren. 6. mailakoak agurtu genituen lehenik. Mikel eta Eñaut irakasleek aurten eskola utziko dutenez, hauei ere agurra egin genien. Bukaera polita eman genion ikasturteari, denak elkarrekin eta giro onean.

Zorte on datorren ikasturtean institutura zoazten guziei, ziur bide polita duzuela aurretik!! 






























































IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERA

Ikasle, irakasle eta gurasoak Sarako animalien parkea eta kobazuloak bisitatu ditugu. Gosaldu ondoren, Senpereko lakuan bainatzeko aukera izan dugu. Ura ederra zegoen eta eskerrak frexkatzeko aukera izan dugun.... bero ikaragarria ari baitzuen!! Merezi izan du elkarrekin irteera egiteak aurten ere!!




















3. ZIKLOKOAK PUNTUA EGITEN IKASTEN

Aurtengo ikasturtean herriko lau emakume etorri zaizkigu puntua nola egiten den erakustera. Ikasleak jo ta ke ibili dira txapelak, bufandak etabar egiten. Hagitz polita izan da eta oso eskertuak gaude erakustera etorri diren emakumeei. Mila mila esker!!!

  

2. ZIKLOKO KANPALDIA ORION






























3. ZIKLOKOAK ZUHATZAN
























HAUR HEZKUNTZA: AÑORGAKO TXIKI PARKERA IRTEERA

























HAUR HEZKUNTZAKOEN AUZOLANA

Aurreko astean HHko ikasleak herriko harraskan loreak landatzen ibili ziren. Udaberrian gaudela aprobetxatuz lore politak jarri zituzten. Aski polita gelditu da herriko txoko hori!! Eskerrikasko!






BARATZA

Jaso ditugu dagoeneko lehenengo letxuak. Laister tipulinak ere jasoko ditugu! On egin!!














1. ZIKLOKOEN KANPALDIA

1. zikloko ikasleak Beiren egon gara kanpaldian. Mugaireko suhiltzaileen parkean ibili ginen eta beraiek nola lan egiten duten ikusteko aukera izan genuen. Hurrengo egunean  Erriberriko gaztelua bisitatu genuen eta tailer ezberdinak egin genituen. Eguraldia primerakoa!! Ze ongi pasa genuen!!
















HAUR HEZKUNTZAKOEN KANPALDIA

Piraten etxean egon gara 4 eta 5 urtekoak. Ekintza asko egin ditugu: txalupan ibili, altxorraren bila, gaueko jokuak... Primeran pasa dugu piratekin! Parranda pixka bat ere egin dugu literetan. Ikusi ikusi!!!























3. ZIKLOKOAK DONOSTIAN

3. zikloko ikasleak Donostian ibili gara. Tabakalera ezagutzeko aukera izan dugu, eta onodoren txuri-urdinen patinatu dugu. Eguna bukatzeko Kontxako hondartzan egon gara eguraldia aprobetxatuz. Hiruhilekoa bukatzeko modu bikaina!!!




LETXUAK ETA TIPULINAK LANDATZEN

Dagoeneko landatu ditugu letxuak eta tipulinak. Ia ikasturte bukaerarako uzta polita biltzen dugun! 
















IÑAUTEAK

Iñautik iritsi dira eta eskean atera gara etxez etxe eta baserriz baserri. Abestu, puskak bildu eta ederki gosaldu dugu!! Mila esker zuen etxeetan harrera egin diguzuen Igantziar guziei!! Berendu ederra egingo dugu gaur arratsaldean zuen kontura!!













BARATZA

Udaberrirako baratza prestatzen!!! Ia aurtengo uztarekin suertea daukagun!!









AUXTIN ZAMORAREKIN OLERKIAK OSATZEN

Auxtin Zamoraren bisita izan dugu aurten ere. 1. zikloko ikasleak herrian barna ibili gara hitz jokoak egiten eta ondoren Auxtinek poema bat osatuko du guk emandako ideiekin. Mila esker Auxtin!!




ZUHAITZAREN EGUNA

Joan den astean ohitura dugun bezala, zuhaitzak landatzera joan ginen mendira. Guraso, ikasle eta irakasleok elkarreekin aritu ginen. Ondoren bertsoak kantatu eta berendu polita egin genuen. Urte batzuetan ia Haritz ederrak ikusteko aukera daukagun!! Mila esker parte hartu ahal izan zenuten guztioi eta baita Jokin herriko albinteari ere!!!




















ALBAOLA

Itxasoarekin loturiko gaiak lantzen ari garela aprobetxatuz, Pasaiako Albaola museora joateko aukera izan dugu 1. zikloko ikasleak. Bertan itxasuntziak nola egiten zituzten, euskal arrantzaleak baleak nola harrapatzen zituzten eta beste hainbat gauza ikusteko aukera izan dugu. Oso ongi pasa dugu eta denei gomendatzen dizuegu handik pasadatxo bat ematea!!! Oso interesgarria da!!






OLENTZERO

Gaur Olentzero etorri zaigu eskolara eta opari ederrak ekarri dizkigu! Abesti batzuk kantatu ditugu agur bezala eta primeran pasatu dugu berekin. Datorren urterarte Olentzero!!





















 

 

LESAKAKO FERIA

Lesakako feritan ederki ibili ginen, alde batetik bestera animaliak eta postuak ikusten... eguraldiak ere lagundu zuen. Datorren urtean berriz joateko intentzioarekin!!














TXOTXONGILOAK


Bakeolak antolatutako Gatazken erresoluzio-ei buruzko txotxongilo tailer bat egiteko aukera izan dugu. Oso interesgarria izan da eta eguneroko bizitzarako baliagarria izango zaigu ziur!








AUZOLANA

Lehen Hezkuntzako ikasleak trenbidea garbitu dugu berriz ere. Hasieran zabor gutxi zegoela zirudien arren azkenean zabor asko bildu dugu. Ikusi ikusi!







TXIRRINDA IRTEERA 2016-17

Lehen Hezkuntzako ikasleak Sunbillara joan ginen aurreko astean txirrindarekin eta Haur Hezkuntzakoak patioan ibili ginen hara ta honera. Ederki pasa genuen! Denei asko gustatzen zaigun irteera da eta ahal dugun arte egiten jarraituko dugu. Mila esker autoekin lagundu diguzuen guraso guztiei!!!




























ZINEMALDIA 2016

Joan den ostiralean Donostiako belodromora joan ginen Albert filma ikustera. Giro ederra izan genuen eta pelikularekin ere irri pixkat egin genuen. Datorren urtean gehiago!!








Haur Hezkuntzakoak ere zinemara joateko aukera izan genuen ere eta ludotekan Rabbits pelikula ikusi genuen. Asko gustatu zitzaigun eta krispetak ere jan genituen!! 








ERREFUXIATUEN KANPAMENDUAK

Joan den ostegunean Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan egondako bolondres batzuen hitzaldia entzuteko aukera izan zuten 2. eta 3. zikloko ikasleek. Vasilika, Cherso, Syndos eta beste hainbat kanpamenduetan izandako esperientzia eta errefuxiatuen egoera azaldu ziguten argazkiez lagunduta.