jueves, 24 de mayo de 2018

Arberoa ikastolakoak bisitan

Egun on lagunok!

Joan den ortzegun eta ortziralean, maiatzak 17-18an, Arberoa ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleen bisita jaso genuen.
Bai Arberoako haurren dantza irakaslea eta baita Igantziko haurrena ere Amadeo izanik, bere eskutik bi eskolen arteko harremana bultzatu egin zen. Arberoako ikasleak irakasleekin batera, kilometro batzuk bizikletan egin zituzten eta ondoren, Igantziko gimnasioan lo egin zuten.

Ortziral goizean elkartu egin ginen denak. Hasieran, zikloka haurrak banatu genituen eta bizpahiru ezagutza joku egin genituen. Ondoren, taldeka banatu eta herritik barrena ginkana bat prestatu genien, horrela, aukera paregabea izango baitzuten herria ezagutzeko.

Oso goiz polita eta aberasgarria izan zen. Haurrak oso ongi ibili ziren eta lagun aunitz egin zituzten!

Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu herritarrei haurren ginkanean parte hartzeagatik!















lunes, 14 de mayo de 2018

Saskibaloi tailerra

Arratsalde on!

Urtero bezala, aurten ere Berako lagunak etorri dira 2.eta 3. zikloko ikasleei saskibaloi tailerra ematera.

Ekintza desberdinak egin dituzte eta ikasleak oso gustora aritu dira.

Azken finean, saskibaloiko jokalariak dira kirol hau irakasteko irakaslerik onenak!

Eskerrik asko Berako saskibaloi taldeko lagunei!


Sare sozialen tailerra

Aupa lagunok!

Orain dela aste bat, 4.,.5 eta 6.mailako ikasleek sare sozialen inguruko tailerra jaso zuten.

Gaur egun, internetek indar handia du gure gizartean eta gure haurrek gero eta gehiago erabiltzen dute. Hori dela eta, interesgarria iruditu zitzaigun gure inguruan dauden sare sozialen inguruko informazio zein prebentzio moduak azaltzea; hauek duten arriskuetaz atzendu gabe.

Sare sozial hauei buruz solastu ondoren, zenbait aspektu praktikara ere eraman zuten bideo bat sortuz.
Oso interesgarria izan zen!




lunes, 7 de mayo de 2018

Eskolako baratza

Atsalde on Igantzi!

Udaberria hasi berri dugu eta ateratzen diren eguzki izpi horiek aprobetxatuta eskola ere baratzan lanean hasi da.

Haziak landatzen hasi baino lehen, baratza garbi jarri genuen eta lurra prest utzi genuen. Horretan Iñaki Portuk lagundu gintuen eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu!




!

jueves, 3 de mayo de 2018

Gosari osasuntsua

Atsalde on!

Gaurkoan aholkuak ematera gatoz. 3.zikloko ikasleak gosari osasutsu bat nola egin ikasten aritu dira.

Garrantzitsua da lakteoak, zerealak eta fruta diztuzten elikagaiak hartzea. Hala ere horien barnean bakoitzaren osagaiak begiratu behar dira, osasuntsuena zein den jakin ahal izateko eta hori osagaien ordenak errango digu. Elikagai baten osagaietan lehenegoa azukrea bada, horrek erran nahi du azukre aunitz duen elikagaia dela eta beraz ez da osasuntsua.

Ikasitakoa praktikara eraman nahi genuen eta gosaria eskolan egin. Zerealak, esnea, kakaoa, mermelada, olioa, tomatea eta naranja zuku naturalarekin ederki gosaldu genuen! 😄



LIBURUAREN ASTEA


Egunon familiak!

Dagoeneko apirila bukatu egin da eta horrekin batean liburuaren eguna. Aurten liburuaren eguna ospatu beharrean liburuaren astea ospatu dugu eta ekintza desberdinak egin ditugu:
-          
-      - Liburu trukaketa
-          -  Gustuko liburuen zuhaitza osatu dugu.
-          -  Ipuin kontalariak guraSo zein haurrekin.
-          -  Zinea: Matilda eta basalagunak filmak.

Aste borobila izan zen eta ikasleak liburuetan murgiltzea lortu genituen.