jueves, 5 de septiembre de 2013

Ordutegiak

HAUR HEZKUNTZA eta LEHEN HEZKUNTZA

Goizez (Asteazkena ezik) 9:00 - 12:50
Arratsaldez 14:20 - 16:00

Asteazkena 9:00 - 13:00

JOLASTORDUAK

10:40 - 11:10

miércoles, 9 de enero de 2013

Ikasleen txokoa

 SUSSIA OILASKOKO BROTXETAK

Osagaiak:
-600gr oilasko bularrak
-Tipula 1
-2 baratxuri ale
-Limoi berde bat
-Gatza
-Piperra (Pimienta)
-100gr azeituna hezurrik gabekoak
-Limoi bat konfitatua
-1/2 zilantroa
-Kutxara bat espezie marrikiekin
-1/2 kutxara azafran
-Hiru kutxara olio

Errezeta:
1. Oilasko bularrak moztu
2. Limoi berdea moztu
3. Tipula xuritu eta xerra fin-finetan moztu
4. Zilantroa eta baratxuri aleak txikitu
5. Ensaladera batean, tipula, oilasko bularrak,
baratxuri ale txikituak, zilantro txikituak eta limoi
berdearen zumoa nahastu
6. 2 kutxara olio, gatza eta piperra gehitu
7. Espezie marrokiarrak eta azafrana gehitu
8. 30 min adobatzen utzi
9. Tapenadea prestatzeko, azeitun berdeak txikitu,
limoi konfitatuaren azala gehitu eta txikitu
10. Kutxara 1 olio gehitu eta aparte gorde
11. Brotxetak sortzeko barbakoan egosi eta makiletan jarri
12. Bukatzeko brotxetak tapenadekin serbitu

ON EGIN!!!







DORAYAKIAK

Osagaiak gutxi gora behera 10 dorayaki egiteko:
- 200 gramo irina.
-200 gramo azukre.
- Ezti goilara bat.
-2 arrautze haundi.
-Legamiz betetako goilara handi bat.
(Royal edo edozein marka).
-Gatza pixka bat.
-75 ml ur.
- Nutella betetzeko.

Errezeta:
1. Bi arrautzak ontzian jarri behar dira.
2. Azukrea ere bota behar da.
3. Gero eztia bota behar da.
4. Gero irabiagailua nahasi behar da.
5. Gero legamia irinara bota behar da.
6. Irina iragazi behar da.
7. Irabiagailua berriro nahasi behar da.
8. Zartagira olioa bota eta gero serbilleta batekin dena idortu.
9. orea zartagira bota.
  1. Kolore beltxarana duenean zartagitik atera.
  2. Nutelakin bete






ARAUAK:
-Heldu batekin prestatu behar da suarekin ibili behar delakoz.
-Mandarra erabili behar da ez zikintzeko.
-Lehenengo pausoak eta errezeta leitu.

-Osagai guztiak behar dira.






CAPONATA
Osagaiak:
-6 berenjena ertain
-5 tomate onduak
-Apioaren barneko hostoak
-Tipul handi bat
-Baratxuri bat
-100gr azeitunak hezurrik gabekoak
-50gr alkaparrak
-2 kutxara ozpina
-4 kutxara oliba olioa
-4 azukre koskorrak
-Eskukada bat gatza lodiarena
-Gatza
-Piperra (pimienta)

Errezeta:
1. Berenjenari azala kendu, eskukada bat gatza
lodia urera bota eta egonean 15min utzi
2. Gero berenjenak dadotan moztu
3. Berenjenak oliba olioan frijitzen jarri, sua
eztian jarrita eta tarteka nahastuz
4. 10 minutu geroago, idorrak eta gorrituak,
xukatu eta aparte utzi
5. Tipula eta baratxuria, apioa eta azeitunak moztu
puska txikietan
6. Olio berdinean, (ikusten baduzu olio gehiago bota behar dela, olioa bota) apioa, tipula eta baratxuria. 10-15 minutu gorritzen utzi, tarteka ura piska bat gehitzen beharrezkoa ikusten baduzu
7. Tipula ondo egina dagoenean, tomatea zuritu eta tomatea gehitu, gatz koskorrak, gatza eta pimienta.

8. Su baxuan, 15-20 minutu loditzen utzi, ozpina eta eta 3-4 minutu lurruntzen utzi
9. Sua jeitsi eta alkaparrak eta berenjenak, 15-20 minutu gorritzen utzi, eta azeitunak bota
10. Bukatu da!! Caponata hotza mahaiaratu

ON EGIN!!!




 

 

  












  





 






 

 

Emozio Hezkuntza

GARAPEN EMOZIONALAREN JUSTIFIKAZIOA



  • Hezkuntzaren helburua da (garapen integrala)
  • Irakasketa-Ikasketa prozesuan emozioek pertsonarteko harremanetan duten eragina. Emaitzen hobekuntza.
  • Auto-ezagutza.
  • Eskola-porrotaren prebentzioa.
  • Gatazken prebentzioa, emozioen interpretazio eta adierazpen egokia eginez.
  • Estres psiko-sozialaren prebentzioa (osasun emozionala)



HEZKUNTZA EMOZIONALAREN EMAITZAK


  • Gizarte-baliabideak eta erlazio egokiak areagotzea.
  • Pentsamendu autosuntsitzaileak murriztea eta autoestimua hobetzea.
  • Indarkeria gutxitzea.
  • Gizartearen kontrakoa edo gizartearentzat desorekatua den jokabidea murriztea.
  • Errendimendu akademikoa hobetzea.
  • Hezkuntzan, gizartean eta familian moldaera hobea lortzea.
  • Sintomatologia depresiboaren eta tristura murriztea
  • Antsietate eta estresa gutxitzea
  • Janariarekin erlazionatutako desorekak gutxitzea





HELBURUAK


Orokorrak:
  • Gure ikasleen hezkuntza integrala bermatzea: akademikoa, emozionala, fisikoa, soziala.
  • Ikasleen arteko harremanak hobetu: estereotipoak, rol-ak, “baztertuak”, gatazkak, kanpotik etorriak, e.a.
  • DBH-ra joateak suposatzen duen aldaketarako prestaketa emozionala.


Espezifikoak:
  • Emozioen Autoezagutza
  • Norbere emozioak ulertu eta erregulatzeko gai izatea.
  • Oreka emozionala garatzeko interesa suspertzea.
  • Errespetu eta tolerantziazko jarrerak sustatzea.
  • Lanarekiko esfortzua eta motibaziorako gaitasuna bultzatzea.
  • Frustrazioekiko tolerantzia maila areagotzea.
  • Bizitzarekiko pentsamendu eta jarrera baikorra garatzea.
  • Autokontrolerako gaitasuna handitzea.
  • Ongizate pertsonala sustatzea.
  • Pertsonarteko harremanenetan trebetasunez aritzea.
  • Entzuketa aktiboa eta enpatiaren garapena sustatzea.



EDUKIAK


  • Adimen emozionala.
  • Auto-ezagutza.
  • Auto-estimua.
  • Auto-motibazioa.
  • Enpatia.
  • Gatazken ebazpena.
  • Bizi-baliabideak.
  • Gizarte-baliabideak.
  • Estresaren kontrola.

Aholkuak

Gosaria:
ASTELEHENA: Fruta
ASTEARTEA: Ogitarteakoa
ASTEAZKENA: Fruta
ORTZEGUNA: Gailetak
ORTZIRALA: Libre

Helburuak:
- Ohitura osasungarriak lantzea.
- Ahoko giharreak estimulatzea.
- Konposta egiten parte hartzea.



Birziklaia eta konposta:
Eskolan materialen birziklaia landuko dugu. Material ezberdinak birziklatzearen garrantziaz kontzientzia zabaltzen saiatuko gara, irakasle zein ikasleen artean. Gai organikoak ere bereizita jasoko ditugu ondoren konposta egiteko eta eskolako baratzean ongarri bezala erabiltzeko.

 

BOTIKAK

 

IGANTZIKO ESKOLA. 2013/14 IKASTURTEA:


BOTIKEN INGURUKO PROTOKOLOA:


BOTIKA ARRUNTAK: DALSI, APIRETAL, ANTIBIOTIKOAK....


Irakasleok, ikasleei edozein botika edo medikamentu emateko, gurasoen idatzizko baimena behar dugu.

Gurasoek eskolan eskuragarri duten baimena osatzeko esku orri bat dute.


ERITASUN LARRIENTZAKO BOTIKAK:

Edozein eritasun larrirentzako botika haurrei eman beharra badago, medikuaren ziurtagiria eta baimena beharko da.



ESKOLAKO IRAKASLEOK JAKINAREN GAINEAN EGON BEHAR DUGU ARRETA BEREZIA BEHAR DUEN EDOZEIN ERITASUN EDO ALERJIA KASUREN AINTZINEAN.











IKASLEEI BOTIKA EMATEKO BAIMENA


Nik........................................................................................

baimena ematen diet eskolako irakasleei nire seme/alaba

........................................................ri behean aipatutako

botika emateko:



............................................................................................





Igantziko eskolan, 20.....ko,..................................ren................................an

 









AUTORIZACIÓN PARA SUMINISTRAR MEDICAMENTOS




Yo,........................................................................................

autorizo a los profesor@s a que puedan suministrar el

medicamento........................................................................


a mi hij@................................................................................






Igantziko eskola a...... de......................de 201..


Agenda