martes, 18 de diciembre de 2012

Arauak

ESKOLAKO ARAUAK

  1. Eskolara garaiz ailegatu behar da.
  2. Txirrina jotzean geletara igoko da.
  3. Geletatik sartu eta ateri mantso eta oihurik bota gabe eginen da.
  4. Pasiloetatik mantso eta ixilik ibiliko da.
  5. Errekreotik, egiten diren bertze ekintzetatik buelta garaiz eginen da.
  6. Gelara bakarrik hezkuntz materiala sartzen ahal da.
  7. Komunetara joateko atsedenaldiak probexten saiatuko da.
  8. Ikasleak errespetatuko ditugu, bai talde lanetan, bai jokuetan ere.
  9. Gelatik kanpo ere errespetuz tratatuko ditugu gainontzeko eskolakideak.
  10. Eskolan ezin dira hitz itsurik erabili.
  11. Haur hezkuntzako ikasleekin kontu haundia izanen dugu, baita norbera baina gazteagoekin ere.
  12. Ikastetxearen izaera eta hezkuntza proiektua errespetatzea.
  13. Bere ahalmenen arabera, sortzen diren gatazkei aurrea hartzen eta gatazkak bake bidez eta zuzen konpontzen parte hartzea.
  14. Laguntza behar dutenei eman: txikiei lagundu, lanak egiten, lagunen arteko gatazkak moldatzen, tristea kontsolatzen, e.a.
  15. Ikastetxeko eta, kasua bada, ikasgelako elkarbizitzarako arauak eta funtzionamendu arauak prestatzen parte hartzea, bere eskumen esparruan.
  16. Ikastetxearekin batera aktiboki parte hartzea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak ikastetxeko jarduera eta bizitzan sar daitezen.
  17. Jarrera baketsua izatea eta sustatzea, mota guztietako indarkeriak errefusatuz: ezin da jo, bertzeetaz burla egin edo baztertu, eta denen artean errespetuz moldatuko gara.
  18. Eskolako langileak(irakasleak, garbitzaileak, kanpo irakasleak, jantokikoak,..) errespetuz tratatuko ditugu: bere lanaren duintasuna, beren ondasunak, baita beren pertsonak ere, onartu eta errespetatuko ditugu.
  19. Ikasteko trabarik paratzen ez duen arropa erabaliko dugu. Bertze aldetik, arropa hori leku eta momentu egokietan erabiliko da (txanoa, bufak hotzarako, betaurreko ilunak eguzkitarako, e.a., geletarako ez dira egokiak). Mezu, irudi iraingarriak edota errespetu falta direnak ezin dira eskolara ekarri.
  20. Gorputz Hezkuntza orduan dutxatu beharra da eta honetarako beharrezkoak direnak ekarri. Dutxarik ez bada kamiseta aldatu beharko da.
  21. Sukarra duten haurrrak ezin dira eskolara bidali 24h sukarrik gabe pasatu arte. Zorriak azaltzen direnean, familiak eskolan erran behar du. Zorriak daudenean hurrengo protokoloa jarraituko dugu: informazioa etxeetara bidali, geletan gaia landu, zorriak duten guztiek tratamendua hartu, eta arduragabekeriaz jokatzen bada, haurra etxera bidaltzen ahal da.
  22. Eskola eta inguruak garbiak mantenduko ditugu. Baratza zainduko dugu: Ez zanpatu, ez bota deus, konposta ontzian organikoa botatzen. Argia itzaliko dugu.
  23. Ikastetxeko paretetan ezin da ezer margotu edo idatzi.
  24. Geletako mahaiak garbiak mantenduko dira.
  25. Bitartekaritza.




No hay comentarios:

Publicar un comentario