lunes, 8 de enero de 2018

GABONAAAK!!

Ze polita izan zen abenduko 22. eguna... olentzero eskolara etorri zenekoa.

Goizean-goiz Agustin Haur Hezkuntzakoei aurreko egunean olentzerorekin izan zuen esperientzia kontatzen ibili zen, bere etxera nola joan zen, nola gonbidatu zuen olentzerok gazta eta ogia jatera. Kostata aurkitu zuen Olentzeroren etxea.

Ondoren, irakurketa saioa izan genuen. Maila bakoitzeko ikasleek jarduera ezberdinak prestatu eta aurkeztu zituzten.

Jarraian iritsi zen Olentzero, hura poza! Opariak, besarkadak eta muxuak banatzen ibili zen.

Bukatzeko dantzaldia egon zen trikitixaren doinura.







No hay comentarios:

Publicar un comentario