jueves, 30 de mayo de 2019

LANBIDEAK (1. zikloa)

Kaixo!

Ikasturte amaierara heltzen ari gara... eta 1. ziklokoak Lanbideak lantzen aritu dira. Galdera sorta ederra prestatu zuten eta profesional ugari ekarri ditugu eskolara. Emakumeak edozein lanetan aritu daitezkeela erakutsi diguten pertsonak etorri dira gelara. MILA ESKER BISITAGATIK!! Onenak zarete!!!

Hurrenez hurren, lanbide hauek ezagutu ditugu:

- Ane Bergara: Futbolari profesionala, lehen mailan aritutakoa, Gure Txokoa taldean hasi eta Erreala, Espainyol, Bartzelona, Athletic... ezagutu ditu. Gainera, beste gauza aunitz ere egiten daki! Irakaslea da, fisioterapeuta izateko bidean...

- Amaia Caro: Ingurumen Zientzietan doktorea, barraskilo genero baten genetikari buruz tesia argitaratu berri du (a ze liburu puska!). Mendira laginketak egitera nola joaten diren azaldu digu, gero laborategia, ordenagailuko lana...

- Itziar autobus gidaria: Igantzikoak bezalako umeak ekarri eta eraman ibiltzen da, ez da edonor ausartzen horrelako ibilgailu puska gidatzen! Ze inbidia!

- Amaia suhiltzailea: azkenik suhiltzaile lanetan ibiltzen den Amaia etorri zaigu. Ez genuen uste hainbeste ikasi behar zenik suhiltzaile izateko: elektrizitatea, iturgintza... eta a ze forma fisikoa baita ere! Suhiltzaile arropak eta kaskoak ere gustatu zaizkigu denoi, noski!

Eskerrik asko lauroi bisitagatik!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario